Sanjuandegin Jon Erguin eta Amaia Luquin izan dira irabazleak

Nerea Uranga 2012ko urriaren 22a

Pasa den larunbat arratsaldean Azpeitian Xanjuandegiko I. Mendi Duatloia jokatu zen, gizonezkoetan Jon Erguin (01:13:40) helmugaratu zen aurrena eta emakumezkoetan Amaia Luquin (01:43:55). Sanjuandegiko kirol proban 104 parte-hartzaile izan ziren, nahiz eta arratsalde osoan euria etengabe egin. Proba Euskal Herriko mendi duatloien zirkuituko seigarrena izan da. Parte-hartzaileek aurrena lasterka 4,8 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, eta hau bukatzen aurrena Julen Larruzea izan zen. Haren atzetik Luis Mari Irizar iritsi zen boxesetara eta hirugarren  Jon Erguin. Segidan, bizikleta hartu eta 14,4 kilometroko bidea egin zuten, honetan helmugaratzen aurrena Erguin izan zen, eta haren atzetik Urizar eta Larruzea iritsi ziren. Antolatzaileen arabera, kirol probako zatirik arriskutsuena izan zen bizikletakoa, "puntu batzuetan euriak asko zaildu zuelako ibilbidea". Proba bukatzeko berriro korrika 3,5 kilometro egin zituzten; bizikletarekin egindako postuari heltzea lortu zuen Erguinek eta proba irabazi zuen. Haren atzetik, bi minutura Luis Mari Urizar iritsi zen, eta bost minutura, hirugarren, Julen Larruzea. Andoni Aranagak seigarren egin zuen. Emakumeetan Amaia Luquinek ez zuen aurkaririk izan eta garaipena berak eskuratu zuen.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide