EAJk lortu ditu boto gehien Aian eta Orion

Karkara.eus 2012ko urriaren 21a

EAEn bezala EAJ izan da nagusi eta EH Bildu bigarren

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak amaituta eta Orion eta Aian botoen %100 zenbatuta EAJ izan da nagusi EH Bilduren aurretik. Orion PSE-EE izan da hirugarren.

Aian, partehartzea %67koa izan da e...

EAEn bezala EAJ izan da nagusi eta EH Bildu bigarren

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak amaituta eta Orion eta Aian botoen %100 zenbatuta EAJ izan da nagusi EH Bilduren aurretik. Orion PSE-EE izan da hirugarren.

Aian, partehartzea %67koa izan da eta EAJk 497 boto lortu ditu, botoen %49; EH Bilduk, berriz, 448 boto, bozken %44, alegia. 4 boto izan dira zuri eta 5 baliogabeak. 2009ko hauteskundeekin alderatuta EAJk behera egin du orduan botoen %76 lortu baitzuen. 2009an Aralarrek eta EAk ere lortu zituzten botoak Aian.

Orion, botoen %48a lortu du, EAJk 1302 boto, hain zuzen ere, 2009an baino gutxiago, orduan %60 eskuratu baitzuen; bigarren izan da EH Bildu 1030 botorekin, %38arekin eta PSE-EEk 175 bozka, botoen %6a lortu ditu. Partehartzea %68koa izan da guztira eta boto zuriak 26 izan dira eta baliogabeak 9.

Kontuan hartu behar da aurreko hauteskundeetan ez bezala oraingoetan alderdi guztiak ordezkatuta izan direla, beraz, emaitzen arteko alderaketa zuzenik ezin da egin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide