Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
EAJ izan da lehen indarra Urola Kostan, herriz herriko datu guztiak batu ostean. Jeltzaleek 742 botoren aldea atera diote EH Bilduri. Zehazki, EAJk 15.910 boto eskuratu ditu eskualdean, eta Bilduk 15.168.
Alderdi abertzaleek lortu dute gehiengoa, beraz, eta haien atzetik, PSE-EE izan da hirugarren indarra, 3.480 botorekin. Laugarrena PP, 1.464 botorekin, eta UPD laugarrena, 197 botorekin. Gainontzeko alderdiek ez dute botorik eskuratu.