Jose Luis Otamendi EH Bilduko hautagai azpeitiarrak horixe adierazi dio HITZAri gaur gauean. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan 21 legebiltzarkide lortu ditu koalizioak. Emaitzen harira, Otamendik zera azpimarratu du: "Balorazioa egiterakoan, kontuan izan behar da ilegalizaioak gaindituta lehenengo aldiz aurkeztu dela ezker aberatzalea aukera berdintasunean".
Azpeitiarrak adierazi du koalizioak "ezkerreko politiken alde, politika sozialen alde, subirautzaren alde lan" egingo duela, eta bide horretan "bat egingo dugu nahi edo ahal duen guztiarekin".Gainera, "21 parlamentariko taldea edukitzeak baliabide handiak ematen ditu ezkerreko politikak bultzatzeko". "Lanean jarraitzeko prest gaude", esan du.
Gipuzkoan izandako boto galerei buruz, berriz, argi du: "Inkesta batzuk emaitza hobeak ematen zizkiguten, baina errealitatea beste bat izan da, eta hausnarketa egin beharko dugu, gure masa soziala handitzen joateko".