Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Botoen %82 kontatu dute Gipuzkoan, eta momentuz emaitzak honela daude: EH Bilduk 9 eserleku; EAJk 9 eserleku; PSE-EEk 5; PPk 2. Abstentzioa %35ekoa izan da.
EAEko datuei dagokienez, %69,5 dago kontatuta, eta EAJ izango litzateke garaile 27 eserlekurekin. EH Bilduk 21 eserleku lituzke eta bigarren indarra litzateke; PSE-EEk 16, PPk 10 eta UPDk 1.
Urola Kostako emaitzak ezagutu ahala, hemen jarraitu ahalko dituzu, baita eskualdeko hautagaien erreakzioak ere.