EITBren zundaketaren arabera, gertu ibiliko dira EAJ eta EH Bildu

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 21a

20:00etan itxi dituzte hauteslekuak, eta hasiak dira botoak zenbatzen. EITBk gaur egin duen zundaketaren arabera gertu ibiliko dira bi alderdi abertzaleak. IPSOS etxeak 24 eta 27 legebiltzarkide artean ematen dizkio EAJri, eta EH Bilduri, 23 eta 26 bitartean.
Laura Mintegi lehendakarigai duen koalizioa, beraz, indartsu sartuko da Legebiltzarrean, EITBren arabera. EAk eserleku bat eskuratu zuen 2009an, eta Aralarrek, 4. D3Mren botoak aintzat hartuz gero, bost horiei beste zazpi gehitu beharko litzaieke. Hamabi legebiltzarkideak bikoiztu egingo lituzke, beraz, EH Bilduk. 100 hauteslekuetan, 14.000 galdeketa 100 hauteslekuetan egin du zundaketa EITBk eta 14.000 botoemaileren botoa emateko asmoa jaso dute. Bi alderdi abertzaleen legebiltzarkideak batuta, gainera, konstituzionalistek lortzen dituztenak aise gaindituko lituzkete; PSE-EEk eta PPk, 22 eta 26 artean eskuratuko bailituzkete elkarrekin. EAJk eta EH Bilduk 47 eta 53 artean. EAJ eta EH Bilduren atzetik PSE-EE egongo litzateke zundaketaren emaitzak baieztatzen badira, 13 eta 15 legebiltzarkide lortzeko aukerarekin. PPk 9 eta 11 bitartean lortuko lituzke. UPDk orain duen eserlekua mantentzeko aukera izango luke, baina Araban gutxieneko portzentaia izango ez lukeenez, galdu egingo luke. Ezker Anitzak ere 2009an Ezker Batuarekin lortu zuen eserlekua galduko luke. EITBren zundaketa EAJ:  24/27 EHBILDU: 23/26 PSE: 13/15 PP: 9/11 Errestoa:  UPyD : 1 2009ko emaitzak Emaitza ofizialak EAJ. 30 legebiltzarkide (399.600 boto, %38,5) PSE-EE. 25 (318.112 boto, %30,7) PP. 13 (146.148 boto, %14,1) Aralar. 4 (62.514 boto, %6) EA. 1 (38.198 boto, %3,6) EB. 1 (36.373 boto, %3,5) UPD. 1 (22.233 boto, %2,1) D3Mren botoak aintzat hartuta (Espainiako Justiziak baliogabe joa zuen D3M ezker abertzaleko plataforma) EAJ. 28 legebiltzarkide (%34,7) PSE-EE. 23 (%27,6) D3M. 7 (100.939 boto, %8,7) PP. 11 (%12,7) Aralar. 4 (%5,4) EA. 1 (%3,3) UPD. 1 (%1,9) EB. 0 (%3,2)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide