Lurraldeka, arratsaldeko bostetako datuen arabera, Eusko Legebiltzarreko bozetako parte hartzea Gipuzkoan baino ez da igo 2009koetatik: 0,93 handiagoa zen ordu horretan partaidetza; %46,97koa.
Bizkaian %47,94koa zen —2009an baino hiru puntu txikiagoa—, Araban %45,03koa —1,61 txikiagoa—.
2009ko hauteskundeetan arratsaldeko bostetako parte hartzea %48,8koa zen, 2005ean %48,6koa. 20:00etan itxiko dituzte hauteskunde mahaiak.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuorde Raul Fernandez de Arroiabek eta Hauteskunde Administrazioko zuzendari Sonia Fernandezek gaurko hirugarren agerraldia egin dute Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean, Lehendakaritzan, 17:00ak arte izan diren parte hartze indizeei buruzko datuak emateko.
Fernandez de Arroiabek eguerdian esan duenez, parte hartzearen beherakadan "eguraldi kaskarrak eragina izan dezake, beste faktore batzuen artean".
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzea:
1980: %59,76
1984: %68,49
1986: %69,62
1990: %60,98
1994: %59,68
1998; %69,99
2001: %78,96
2005: %67,99
2009: %64,68