Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herritarren %16,4k eman du botoa eguerdia aurretik Gipuzkoan, Lehendakaritzak jakinarazi duenez; 2009ko hauteskundeetan baino %2,8 gutxiagok. Araban eta Bizkaian ere behera egin du parte-hartzeak, eguerdia bitarteko datuak aintzat hartuta; Araban %14,2k bozkatu dute 12:00etarako, eta Bizkaian %13,9k. Eusko Autonomia Erkideko osoko parte hartze datua, beraz, %14,2 izan da, eguerdia bitartean; 2009ko legebiltzarrerako bozetan baino 2,4 puntu gutxiago.
Beste arrazoien artean, datuok eguraldiari zor zaizkiokeela aipatu du Lehendakaritzak, eta parte hartzeak arratsaldean gora egin dezakeela aurreikusi.
Arratsaldeko seietan emango dituzte datu berriak.