Bihar (larunbata) Ekobira azoka egitekoa zen Azpeitiko plazan, baina astebururako iragarritako eguraldia txarra dela-eta, urriaren 25era atzeratzea erabaki dute. Dena den, bihar banatuko dituzte Azpeitian Ontziratu zaitez! kanpainaren baitako plastikozko ontziak edo tupperrak. Udaletxe azpiko arkupetan banatuko dituzte ontziak, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Urrestildarrek egindako eskaerari erantzunez, Urrestillako biztanleek Azpeitian edota Urrestillan bertan eskuratu ahal izango dituzte tupperrak. Urrestillan, Juan Kruz harategian banatuko dituzte.
Bestalde, eguraldi adituek astebururako egin dituzten aurreikuspenak kontutan hartuta, Azpeitiko Udalak herritarrei dei egin die "tentuz eta arretaz jokatzeko". Horrez gain, "lurrazpiko garajeetatik autoak atera eta urak hartu ditzakeen guneak ekiditeko" gomendatu dute udaletik.