Udal Gobernuaren oharra, hondakinen inguruan

Getariako Hitza 2012ko urriaren 19a

Udal Gobernuarentzat berebiziko garrantzia du herriko birziklatze maila igotzeak, gaur egun gutxien birziklatzen duten Gipuzkoako herrien artean kokatuta egon arren hortik atera nahi du Udalak, esan bezala birziklatze maila igoaz. Horren harira garrantzi berezia jarri nahi da organikoaren bilketan , honek etxe arrunt batean sortzen den hondakinen ia erdia suposatzen bait du. Organikoa berizita ez biltzeak eragin kaltegarriak ditu ingurumenean eta gastu handiak berriz bere tratamentuan kasu honetan Getariako Udalarentzat. Esandako guztia kontuan hartuta eta birziklatze maila igotzea helburu hartuta Udalak dei egiten die Getariar guztiei Organikoa berezita bildu dezaten beren etxetan. Horretarako Ontzi marroia eskuratu nahi duten guztiek Udalera (943 896024)dei dezakete bertan izena emateko. Izena ematen duten guztientzat Urriaren 30ean arratsaldeko 7-etan bilera informatibo bat egingo da Alondegian, bertan organikoa nola bildu azalduko da eta Ontziak banatuko dira. Udalak nabarmendu nahi du herritarrek aurreko deialdian erakutsi zuten erantzun ona . 60 ontzi inguru banatu ziren, horrek erakusten du herritarrak gero eta konzienteago direla hondakinen kudeaketa egoki bat beharrezkoa dela ingurumen arazo larriak gutxitu nahi badira.  

Udal Gobernuarentzat berebiziko garrantzia du herriko birziklatze maila igotzeak, gaur egun gutxien birziklatzen duten Gipuzkoako herrien artean kokatuta egon arren hortik atera nahi du Udalak, esan bezala birziklatze maila igoaz.

Horren harira garrantzi berezia jarri nahi da organikoaren bilketan , honek etxe arrunt batean sortzen den hondakinen ia erdia suposatzen bait du. Organikoa berizita ez biltzeak eragin kaltegarriak ditu ingurumenean eta gastu handiak berriz bere tratamentuan kasu honetan Getariako Udalarentzat.

Esandako guztia kontuan hartuta eta birziklatze maila igotzea helburu hartuta Udalak dei egiten die Getariar guztiei Organikoa berezita bildu dezaten beren etxetan. Horretarako Ontzi marroia eskuratu nahi duten guztiek Udalera (943 896024)dei dezakete bertan izena emateko. Izena ematen duten guztientzat Urriaren 30ean arratsaldeko 7-etan bilera informatibo bat egingo da Alondegian, bertan organikoa nola bildu azalduko da eta Ontziak banatuko dira.

Udalak nabarmendu nahi du herritarrek aurreko deialdian erakutsi zuten erantzun ona . 60 ontzi inguru banatu ziren, horrek erakusten du herritarrak gero eta konzienteago direla hondakinen kudeaketa egoki bat beharrezkoa dela ingurumen arazo larriak gutxitu nahi badira.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide