Igandean III. Harrigorri Torneoan hartuko dute parte eskualdeko harri-jasotzaileek

Onintza Lete Arrieta 2012ko urriaren 19a

Joxerramon Iruretagoiena Izeta II.-a, Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.-a, Hodei Iruretagoiena Izeta IV.-a,  Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi eta Jagoba Otaegi eskualdeko harri-jasotzaileak Bizkaia aldean ibiliko dira igande honetan. Arrigorriagako plazan saioa egingo dute, III. Harrigorri Torneoaren barruan.12:30ean hasiko da txapelketa. Bakoitzak hiruna minutuko txandak egingo ditu, "Ereñeoko harrobitik ateratako 132,5 kiloko harri traketsarekin". Harri-jasotzaile gehiagok ere hartuko dute parte lehiaketan. Iazko txapelketa Izeta II.-ak irabazi zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide