Datorren astean Artadiko udal etxebizitza tasatuak zozkatuko dituztela jakinarazi dute Zumaiako Udaletik.
Urriaren 23an, asteartean izango da hitzordua udaletxeko areto nagusian 12:30ean.
15 etxebizitza tasatu
Inmobiliaria Oriok egingo ditu Artadiko etxebizitza tasatuak. Hasiera batean, inmobiliariak Artadin luxueko etxebizitzak egiteko proiektua zuen eta horiek ezin eginik geratu zirenez, Udalarekin akordio bat lortu zuen.
Denera 32 etxebizitza egingo ditu Inmobiliaria Oriok Artadin; babestutako 15 etxebizitza egingo dituzte eta horietako bat mugikortasun iraunkor mugatua dutenentzat egokitua izango da. Gainontzeko 17 etxebizitzak libreak izango dira.
Horretaz gain, Zumaiako Udaletik jakinarazi dute, San Miguel auzoan dauden azpiegitura arloko zenbait arazori ere irtenbidea emango zaiela.
Zerrenda ikusgai
Etxebizitza tasatuen zozketan parte hartzeko onartuen eta baztertue behin betiko zerrenda irailean argitaratu zen, baina
nahi duenak oraindik ere ikusgai du Zumaiako Udalaren www.zumaia.net webgunean.