Egunerorako arte normalizatua

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urriaren 19a

Herriko merkataritza dinamizatzea eta artea normalizatzea, horiek dira Ikusi Arte ekimenaren oinarriak. Murkil Zarauzko dendarien elkarteak, Kultura Sailaren eta Xpresssionk taldearen laguntzarekin, zortzigarren urtez antolatu du kultur ekimen irekia, azaroaren 12tik 25era. Aurten berrikuntzak egongo dira, gainera: kartelak izango dira erakusketa berezi horretako protagonistak. Elkarteko 70 dendetako erakusleihoetan ikusgai jarriko dituzten artelanak hautatzeko, ohi bezala, lehiaketa egingo dute lehenik eta behin. Irabazleek sari ekonomikoa eskuratuko dute lehenbiziko aldiz. Hain zuzen, 500 euroko eta 250 euroko launa txartel banatuko dituzte kartel politenak egin dituztenen artean, Murkileko dendatan erosketak egiteko. Horrez gain, Murkil elkartearen Gabonetako kanpainan erabiliko du epaimahaiak aukeratutako kartela. Murkil hitza eta logoa Interesa duen orok hartu ahalko du parte lehiaketan, eta artista bakoitzak gehienez zortzi lan aurkezteko aukera izango du. Lanok originalak izan beharko dute, norberak eginak eta inoiz argitaratu gabeak. Gutxienez, Murkil hitza eta logoa eraman beharko dutela jakinarazi du Telleriak, eta gainontzeko testua euskaraz zein gaztelaniaz idatzi ahalko da—epaimahaiak bi hizkuntzatan idatzitako kartelak baloratuko ditu—. Teknika librea erabili ahalko dute sortzaileek. DIN A3 formatuan aurkeztu beharko dira kartelak, eta horietako bakoitzarekin gutun bat eman beharko da, lanaren izenburua, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia eta korreo elektronikoa zehaztuta. Lanak Murkil elkartera ( Murkil, 102 posta kutxa, 20800 Zarautz) [...]

Askotariko diziplinak landu dituzte Ikusi Arten. Duela bi urte eskulturak jarri zituzte erakusgai herriko saltokietan (Amaia Ventas/Hitza)

Herriko merkataritza dinamizatzea eta artea normalizatzea, horiek dira Ikusi Arte ekimenaren oinarriak. Murkil Zarauzko dendarien elkarteak, Kultura Sailaren eta Xpresssionk taldearen laguntzarekin, zortzigarren urtez antolatu du kultur ekimen irekia, azaroaren 12tik 25era. Aurten berrikuntzak egongo dira, gainera: kartelak izango dira erakusketa berezi horretako protagonistak.

Elkarteko 70 dendetako erakusleihoetan ikusgai jarriko dituzten artelanak hautatzeko, ohi bezala, lehiaketa egingo dute lehenik eta behin. Irabazleek sari ekonomikoa eskuratuko dute lehenbiziko aldiz. Hain zuzen, 500 euroko eta 250 euroko launa txartel banatuko dituzte kartel politenak egin dituztenen artean, Murkileko dendatan erosketak egiteko.

Horrez gain, Murkil elkartearen Gabonetako kanpainan erabiliko du epaimahaiak aukeratutako kartela.

Murkil hitza eta logoa
Interesa duen orok hartu ahalko du parte lehiaketan, eta artista bakoitzak gehienez zortzi lan aurkezteko aukera izango du. Lanok originalak izan beharko dute, norberak eginak eta inoiz argitaratu gabeak.
Gutxienez, Murkil hitza eta logoa eraman beharko dutela jakinarazi du Telleriak, eta gainontzeko testua euskaraz zein gaztelaniaz idatzi ahalko da—epaimahaiak bi hizkuntzatan idatzitako kartelak baloratuko ditu—. Teknika librea erabili ahalko dute sortzaileek.

DIN A3 formatuan aurkeztu beharko dira kartelak, eta horietako bakoitzarekin gutun bat eman beharko da, lanaren izenburua, egilearen izen-deiturak, helbidea, telefono zenbakia eta korreo elektronikoa zehaztuta. Lanak Murkil elkartera ( Murkil, 102 posta kutxa, 20800 Zarautz) edota Zarauzko Merkataritza Dinamitzatzeko Bulegora (Zarauzko Turismo Bulegoa, Nafarroa kalea 3, 20800 Zarautz) igorri beharko dira, azaroaren 5eko eguerdia baino lehen.

Azaroaren 21ean egingo dute publiko irabazleen zerrenda epaimahaikideek, eta bi egun beranduago banatuko dituzte sariak.

 Onarpen ona
Telleriak azaldu du urteak joan eta urteak etorri ekimen horrek onarpen ona duela. «Espero dugu lehengo urtean izandako arrakasta eta artistek eta jendeak egindako kritika onak mantentzea». Izan ere, erakusketa hori sendotzea dute urteroko erronka, «Euskal Herri osora zabal dadin». «Herriko merkataritza dinamizatu, eta bide batez, bizia, aktiboa eta hurbila» dela erakutsi nahi dute.

Kultura zinegotzi Gari Berasaluzek Murkilen lana goraipatu du: «Saltoki handietara jotzeko joera dagoen garaiotan, ezinbestekoa da dendarien eta ostalariek herria bizirik eusteko egiten duten lana ». Elkarteak artea dendatara ekartzeko ahalegina eskertu du: «Artea eta kultura normalizatzeko bidean plus bat eskaintzen duzue urtero». Informazio gehiago, Murkilen webgunean, hemen klikatuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide