Kanpainako kartelak hainbat aldiz kendu dizkietela salatu du Azpeitiko EAJk

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 18a

Azpeitiko EAJk oharra kaleratu du gaur. Azaldu dutenez, hauteskunde kanpainako kartelak kendu dizkiete: «Alderdiaren hauteskunde kartelak dagozkien tokian jarrita genituen, eta ezezagunek kendu egin dituzte». Adierazi dutenez, ez da behin gertatu den zerbait izan; «hiru aldiz berritu behar izan ditugu kartelak». Azpeitiko EAJk jarrera horien egileak kritikatu ditu: «Ekintza horiek egiten ari diren ezezagunek argi eta garbi uzten dute agerian beren jarrera antidemokratikoa, eta karteletan agertzen diren ideiekiko agertzen duten errespetu falta».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide