Azpeitiko Corrugados Azpeitiako langileek beste bost enpresetako beharginekin —Laminaciones Arregui, Formica, Cementos Lemoa, Alestis eta Holtza— bat egin dute gaur, eta Gasteizen Eusko Legebiltzarraren aurrean protesta egin dute, «enplegu suntsiketaren aurka». Enpresa bakoitzak arazo jakin bat izan arren, denak bat lan erreformaren aurka daudela azaldu dute.