Lan erreforma salatu dute sei enpresek Legebiltzarrean, tartean, Corrugadosek

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 18a

"Enpresa bakoitzak arazo jakin bat du, baina denei erantzun bera eman digute, lan erreforman oinarrituta", adierazi dute eguerdian Gasteizen Legebiltzarraren aurrean protesta egin duten enpresetako langileek.  Corrugados Azpeitia, Laminaciones Arregui, Formica, Cementos Lemoa, Alestis eta Holtza enpresetako beharginek egin dute mobilizazio bateratua, lan erreforma salatzeko. “Ezaugarri komun ugari ditugu:geure lantegietako zuzendariek lan araudia baliatu nahi izana kaleratzeak egiteko, lan baldintzak prekarizatzeko, erabakiak inposatzeko, negoziazio kolektiboa baliogabetzeko”, jakinarazi dute langileen ordezkariek. Horren aurrean, ez dituztela inposaketak onartuko adierazi dute, eta planto egingo dutela. “Geratzen den bide bakarrari heldu diogu: borrokari”.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide