Distirak argazkilaritza ikastaroak antolatu ditu

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 18a

Distira Elkarteak argazkilaritza ikastaroak antolatu ditu. Astelehen eta asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara Argazkilaritza digitalaren hastapenak izenekoa emango du, 40 ordukoa. Astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara Argiztatzea monografikoa. Abenduan, berriz, txuri beltzeko argazkilaritza monografikoa, astearte eta ostegun iluntzetan. Informazio gehiagorako idatzi honako helbidera: distira-zu@hotmail.com.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide