Orioko Herri Ikastolak 2012-2013 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueren berri eman du. Herritar guztientzat irekitako jarduerak dira eskaintzen direnak.
Hauek dira eskaini dituzten jarduerak, guztiak ikastolan izango dira:
- Abesbatza: LH3tik aurrerakoentzat, 8 hilabetez, hilean 10 euro. Astean behineko jarduera, arratsaldez, 16:45etik aurrera. Onintza Manterola eta Olatz Zugastik gidatutako jarduera.
- Antzerkia: eguerditan, LH5etik aurrerakoentzat, kopuru mugatua du, 8 hilabetez, hilean 10 euro. Saioak Gurutze Eizmendik gidatuko ditu.
- Txalaparta: arratsaldez, LH6tik aurrerakoentzat, helduentzat ere bai, 8 hilabetez. Helduek 130 euro ordaindu beharko dute urtea, eta ikasleek 80 euro. Lara Mitxelenak irakatsiko du txalaparta jotzen.
- Dultzaina eta alboka: asteazken arratsaldetan, DBH1etik aurrerakoentzat, helduak barne, 8 hilabetez. Helduek 130 euro ordaindu beharko dute urtea; ikasleek, berriz, 80 euro. Irakaslea Fernando Gonzalez izango da.
- Panderoa: astean behin, eguerditan, LH4tik aurrerako ikasleentzat, 8 hilabetez, hilean 10 euro. Usoa Sorazu izango da pandero jotzaileen irakaslea.
Izena eman nahi dutenek, ikastolako idazkaraitzara jo beharko dute edota 943 834 704 telefonora deituta honako ordutegian: 08:30etik 10:00etara, 12:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 18:00etara.