Zarauzko Bildu: “EAJ eta PSEren arteko alderik ez dugu nabaritu Zarauzko Udalean”

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 18a

Hauteskunde kanpaina amaitzear da, eta alderdi bakoitzak bere programa aurkezteko ahalegina egin du. Baita EHBilduk ere Zarautzen. Programa bat eta berarekin, aukera baten ilusioa helarazten saiatu gara, aldaketa haizea baitabil, Zarautzen eta Gipuzkoan bezala, Araba eta Bizkaian ere. Eta ez dugu guk bakarrik ikusten hori, EAJ eta PSE ere horren jakitun dira. Hauteskunde kanpaina orotan bezala, eztabaidak eta proposamenak daude. Eztabaidak aberasgarriak dira, baina faltsuak ez badira, beti ere. Eta Bildutik, PSE eta EAJren arteko eztabaida faltsuak salatu nahi ditugu. Lehenek euren burua ezkertiar eta espainolistatzat dute, bestek abertzale, kristau eta eskuindartzat, baina, Laura Mintegik atzo esan zuen bezala, sozialisten eta jeltzaleen ituna egina dutela uste dugu Bildutik. Zergatik uste dugun akordioa egina dutela? Zarautzen ere, oposiziotik frente bakar gisa jokatu dutelako. Legegintzaldi berria hasi zenetik, salbuespenak izan dira, ezberdin bozkatu dituzten mozioak (urte honetan 25 moziotik 4 bozkatu dituzte ezberdin). Ia erabaki guztietan bat egin dute, berdin du zein gairekin: gai teknikoak edo politikoak, hondakinak edo gizarte laguntzak. EAJ eta PSEren arteko alderik ez dugu nabaritu, Bilduren aurkako frontean. Politika eredu bera, eredu ekonomiko bera, eredu kultural bera, eredu sozial bera, eredu parekide bera, ingurumen politika bera… ote dute EAJk eta PSEk? Zarauzko mozioetako estatistikak begiratu zalantzarik ez dugu, [...]

Hauteskunde kanpaina amaitzear da, eta alderdi bakoitzak bere programa aurkezteko ahalegina egin du. Baita EHBilduk ere Zarautzen. Programa bat eta berarekin, aukera baten ilusioa helarazten saiatu gara, aldaketa haizea baitabil, Zarautzen eta Gipuzkoan bezala, Araba eta Bizkaian ere.

Eta ez dugu guk bakarrik ikusten hori, EAJ eta PSE ere horren jakitun dira.

Hauteskunde kanpaina orotan bezala, eztabaidak eta proposamenak daude. Eztabaidak aberasgarriak dira, baina faltsuak ez badira, beti ere.

Eta Bildutik, PSE eta EAJren arteko eztabaida faltsuak salatu nahi ditugu. Lehenek euren burua ezkertiar eta espainolistatzat dute, bestek abertzale, kristau eta eskuindartzat, baina, Laura Mintegik atzo esan zuen bezala, sozialisten eta jeltzaleen ituna egina dutela uste dugu Bildutik.

Zergatik uste dugun akordioa egina dutela? Zarautzen ere, oposiziotik frente bakar gisa jokatu dutelako. Legegintzaldi berria hasi zenetik, salbuespenak izan dira, ezberdin bozkatu dituzten mozioak (urte honetan 25 moziotik 4 bozkatu dituzte ezberdin). Ia erabaki guztietan bat egin dute, berdin du zein gairekin: gai teknikoak edo politikoak, hondakinak edo gizarte laguntzak. EAJ eta PSEren arteko alderik ez dugu nabaritu, Bilduren aurkako frontean.

Politika eredu bera, eredu ekonomiko bera, eredu kultural bera, eredu sozial bera, eredu parekide bera, ingurumen politika bera… ote dute EAJk eta PSEk? Zarauzko mozioetako estatistikak begiratu zalantzarik ez dugu, hori horrela dela. Euren motibazio nagusiena, Bilduri aurka egitea izan da: udal ekimena oztopatzea, trabatzea eta are gehiago zailtzea.

PSEk eta EAJk elkarren aurkako mezuak gurutzatu dituzte kanpainan. Baina errealitatea bestea da: mozio eta udal jardueran bat egin dutela erabat Bilduren aurkako frontean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide