Ideologiarik ez, alderdi politikorik gabe

Onintza Lete Arrieta 2012ko urriaren 18a

Igandeko hauteskundeetarako azeleratzaileak zapaldu dituzte alderdiek, eta Eusko Legebiltzarrera bidean lehia bizian doaz. EAJ eta EH Bildu doaz buruan, PSE-EE eta PP atzerago doaz, nahi baina ezinean, eta Ezker Anitza-IU-LV koalizioa poliki atera da. Alderdi horiek dira gehiago edo gutxiago, herritar guztiek bi asteotan ikusi dituztenak kalean, komunikabideetan, postontzietan. Alderdi, aukera eta programa gehiago ere badaude, ordea. Gipuzkoaren kasuan, hamahiru alderdiren artean aukera dezakete hautesleek. Aipatutako alderdi handiez gain, beste hauek daude: UPyD (Union Progreso y Democracia); Equo (Equo Berdeak-Euskal Ekologistak); PACMA/ATTKA (Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista); Eb-Az (Aulki Zuriak); UCE (Unificacion Comunista de España); PUM+J (Bidezko Mundurantz); EB-B (Ezker Batua-Berdeak); eta PH (Partido Humanista). 2009ko hauteskundeetan alderdi horietatik bakarrak lortu zuen eserlekua parlamentuan: UPyD alderdiak, 22.233 botorekin. Orduko hartan ezker abertzaleak ezin izan zuen aurkeztu, eta oraingoan eserlekuen banaketa desberdina izango da. Inkesten arabera, ez luke eserlekurik lortuko Rosa Diezen alderdiak. Bestetik, Ezker Batua-Berdeak alderdian banaketa egon da azken hauteskundeetatik hona, eta alderdi txiki gisara har daiteke. Gutxienez bi alderditako zerrendetan aurki daitezke eskualdeko hautagaiak; Markel Mendizabal azpeitiarra PUM+J alderdiaren Gipuzkoako zerrendan laugarren ageri da. Alderdiaren programa laselecciones2012.es webgunean aurki daiteke. 2009an 3.072 boto eskuratu zituen Bidezko Mundurantz alderdiak, eta aurtengo programan egin diote tokia herritarren kezka nagusiari: [...]

Aulki Zuriak alderdiaren irudia

Igandeko hauteskundeetarako azeleratzaileak zapaldu dituzte alderdiek, eta Eusko Legebiltzarrera bidean lehia bizian doaz. EAJ eta EH Bildu doaz buruan, PSE-EE eta PP atzerago doaz, nahi baina ezinean, eta Ezker Anitza-IU-LV koalizioa poliki atera da. Alderdi horiek dira gehiago edo gutxiago, herritar guztiek bi asteotan ikusi dituztenak kalean, komunikabideetan, postontzietan. Alderdi, aukera eta programa gehiago ere badaude, ordea. Gipuzkoaren kasuan, hamahiru alderdiren artean aukera dezakete hautesleek. Aipatutako alderdi handiez gain, beste hauek daude: UPyD (Union Progreso y Democracia); Equo (Equo Berdeak-Euskal Ekologistak); PACMA/ATTKA (Animaliekiko Tratu Txarren Kontrako Alderdi Animalista); Eb-Az (Aulki Zuriak); UCE (Unificacion Comunista de España); PUM+J (Bidezko Mundurantz); EB-B (Ezker Batua-Berdeak); eta PH (Partido Humanista).

2009ko hauteskundeetan alderdi horietatik bakarrak lortu zuen eserlekua parlamentuan: UPyD alderdiak, 22.233 botorekin. Orduko hartan ezker abertzaleak ezin izan zuen aurkeztu, eta oraingoan eserlekuen banaketa desberdina izango da. Inkesten arabera, ez luke eserlekurik lortuko Rosa Diezen alderdiak. Bestetik, Ezker Batua-Berdeak alderdian banaketa egon da azken hauteskundeetatik hona, eta alderdi txiki gisara har daiteke.
Gutxienez bi alderditako zerrendetan aurki daitezke eskualdeko hautagaiak; Markel Mendizabal azpeitiarra PUM+J alderdiaren Gipuzkoako zerrendan laugarren ageri da. Alderdiaren programa laselecciones2012.es webgunean aurki daiteke. 2009an 3.072 boto eskuratu zituen Bidezko Mundurantz alderdiak, eta aurtengo programan egin diote tokia herritarren kezka nagusiari: egoera ekonomikoari. Enpresa handientzako sozietateen gaineko zerga handituz dirua jasotzea; ondasun handiek dituzten abantailak kentzea; gastu militarra «nabarmen» murriztea; finantzak zorrotz arautzea eta finantza etikoak sustatzea dira proposamenetako batzuk. Alderdiak bere izaera ere garbi azaltzen du programan: «Herrialde honetan gero eta txiroagoak gara. Pobrezia deuseztatzea erabaki politikoa da, baina politika aldatzea erabaki pertsonala da».

Joseba Arrieta zarauztarra da hautagaien artean ageri den eskualdeko bigarren laguna. PATTKA alderdiko zerrendan dago, hamaseigarren postuan. Programaren sarreran azaltzen dute alderdiaren arima zein den: «Animalien esplotazioa bultzatzen ez duen bizitza modu bat jarraitzen eta bultzatzen dugu». Programaren lehen puntuetan animalien inguruko proposamenak jaso dituzte. Baina badituzte proposamen gehiago ere. Hezkuntzari buruzkoak, esaterako: «Azken urteetan hezkuntza publikoaren desegite mailakatu bat ematen ari da. Hau ez da pairatzen ari garen krisi ekonomiaren konponbidea. Izan ere, hezkuntzan eta zientzian eginiko murrizketek errekuperazio ekonomikoa nekezagoa bihurtzea eragingo dute, lan-esku merke eta ez kualifikatu baten kontura». 2009ko hauteskundeetan 1.504 boto eskuratu zituen alderdiak.

Ezkerreko politikak aldarrikatzen dituzte alderdi txiki gehienek. Batzuek Euskal Herrira
begira gauzatu dute programa. Beste batzuek, berriz, Espainia mailan dute jarrita gogoa.
Hori da, esaterako, UPyDren kasua. Deigarria da, adibidez, «Kontzertu Ekonomikoa bertan behera utzi eta Espainiako beste autonomia erkidegoen mailan jartzea» proposatzen duela. Gaztelaniaren eskubideen aldeko ekimen multzoa ere proposatzen dute.

Aulki Zuriak alderdiak, berriz, programa bera aurkezten du Galiziako, Kataluniako eta EAEko hauteskundeetarako. Eta oso programa laburra da. Herritarren atsekabea erakustea da helburua, lortu ditzaketen eserlekuak hutsik utziz eta alderdia deseginez. Orain arte zuriz nahiz baliogabe bozkatu dutenen eta botorik ematen ez dutenen botoak bildu nahi dituzte, «ikusezina den errealitatea agerian uzteko».

Animalien eskubideen inguruko diskurtsoa duten alderdiak ere hor daude. ATTKA ez da bakarra. Equo ere bide horretatik doa: «Biodibertsitatea babestea da gure lehentasuna, baita animalientzat eskubide gehiago aitortzea ere. Animaliekiko tratu txar mota guztien aurka egin nahi dugu».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide