Gurasolagun eta Mintzalagun egitasmoak martxan dira herrian

Ane Olaizola 2012ko urriaren 18a

Azkoitiko Udalak eta AEKk antolatzen duten Mintzalagun egitasmoa martxan da hirugarren urtez. Hamar talde baino gehiago sortu dituzte, eta 40 lagun inguruk hartuko dute parte euskara praktikatzea helburu duen programan. Honekin batera, Gurasonlagun ere...

Azkoitiko Udalak eta AEKk antolatzen duten Mintzalagun egitasmoa martxan da hirugarren urtez. Hamar talde baino gehiago sortu dituzte, eta 40 lagun inguruk hartuko dute parte euskara praktikatzea helburu duen programan. Honekin batera, Gurasonlagun ere abian da; bertan, guraso euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartuko dira, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeekin eta haurreskolarekin elkarlanean. Egitasmo horietan izena eman daiteke, udaletxeko idazkaritzan. Halaber, 943-15 10 89 eta 943-85 71 75 telefonoen bitartez lortu daiteke informazio gehiago. Egitasmo horietan  EHUko kredituak eskuratu edo hainbat aldizkari eta egunkarietan deskontuak lortuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide