Zarauzko Photomuseumean izan ziren EAJko hainbat hautagai atzo arratsaldean. Imanol Lasa hautagai eta Zarauzko Udaleko EAJren bozeramaleak hainbat adierazpen egin zituen: «Urkulluk kudeaketa zuzena eta zorrotza egingo du Euskadi krisialditik ateratzeko», azpimarratu zuen. Lasarekin batera Ane Urkiola, Alex Etxeberria eta Xabier Iridoy ibili ziren Zarauzko kaleetan zehar alderdiaren propaganda banatzen.
