Banaiz Bagarak euskara tailerrak eskainiko ditu, lan mundura zuzenduta

Ane Olaizola 2012ko urriaren 17a

Banaiz Bagara elkartearen Zubiak Errotzen programak hainbat egitasmo jarri du martxan datozen hilabeteetarako; hala nola, euskaraz ez dakitenek euskara lan mundura bideratu dezaten, ostalaritzan, nekazaritzan eta etxeetako laguntzan lan egiteko euskararen oinarrizko ezagutzak eskainiko dituzte.  Horrez gain, emakumeen taldearekin euskara ikastaroa abiatuko dute; eskola horiek asteartetan izango dira, 09:30eatik 10:30eara bitartean. Ondoren, 11:00etatik 12:00etara, beste euskara ikastaro bat izango da, baina hori irekia izango da, eta edonork hartu dezake parte. Tailer horietan parte hartzeko aitor@azkoitia.net helbidera idatziz edo 943-08 00 80 telefonora deituz eman daiteke izena. Mahai-inguruak, udazkenean Halaber, udazkenean zehar hainbat mahai-inguru izango dira, herritarrek «kultur arteko topaketak» egingo dituzte. Hilaren 27an, lan munduaren inguruan hausnartuko dute. Bertan, herrialde desberdinetako lan ohiturak azalduko dituzte, eta Euskal Herriko egoerarekin alderatuko dute. Halaber, aholku praktikoak ere emango dituzte. Elkargunean izango da saioa, 11:00etan. Azaroan, berriz, beste ekimena izango da, eta orduan Azkoitian dauden hizkuntza desberdinen aurkezpena eta hausnarketa egingo dute. Azaroaren 24ean izango da aurkezpena, 11:00etan, Elkargunean. Azkenik, abenduan kulturen arteko festa egitea aurreikusi dute elkarteak eta udalak. Bertan, Fermin Muguruzaren Next music Station dokumentala eskaintzekoak dira, baina oraindik ez dute zehaztu eguna. Mahai-inguruen lehenengo saioa joan zen hilaren amaieran egin zuten; orduan, Hiru hizkuntzetan (edo gehiago) ikasi eta bizi… izenpean, [...]

Banaiz Bagara elkartearen Zubiak Errotzen programak hainbat egitasmo jarri du martxan datozen hilabeteetarako; hala nola, euskaraz ez dakitenek euskara lan mundura bideratu dezaten, ostalaritzan, nekazaritzan eta etxeetako laguntzan lan egiteko euskararen oinarrizko ezagutzak eskainiko dituzte.  Horrez gain, emakumeen taldearekin euskara ikastaroa abiatuko dute; eskola horiek asteartetan izango dira, 09:30eatik 10:30eara bitartean. Ondoren, 11:00etatik 12:00etara, beste euskara ikastaro bat izango da, baina hori irekia izango da, eta edonork hartu dezake parte. Tailer horietan parte hartzeko aitor@azkoitia.net helbidera idatziz edo 943-08 00 80 telefonora deituz eman daiteke izena.

Mahai-inguruak, udazkenean
Halaber, udazkenean zehar hainbat mahai-inguru izango dira, herritarrek «kultur arteko topaketak» egingo dituzte. Hilaren 27an, lan munduaren inguruan hausnartuko dute. Bertan, herrialde desberdinetako lan ohiturak azalduko dituzte, eta Euskal Herriko egoerarekin alderatuko dute. Halaber, aholku praktikoak ere emango dituzte. Elkargunean izango da saioa, 11:00etan.

Azaroan, berriz, beste ekimena izango da, eta orduan Azkoitian dauden hizkuntza desberdinen aurkezpena eta hausnarketa egingo dute. Azaroaren 24ean izango da aurkezpena, 11:00etan, Elkargunean. Azkenik, abenduan kulturen arteko festa egitea aurreikusi dute elkarteak eta udalak. Bertan, Fermin Muguruzaren Next music Station dokumentala eskaintzekoak dira, baina oraindik ez dute zehaztu eguna.

Mahai-inguruen lehenengo saioa joan zen hilaren amaieran egin zuten; orduan, Hiru hizkuntzetan (edo gehiago) ikasi eta bizi… izenpean, familietako seme-alabek etxean eta ikastetxean hizkuntza desberdinak hitz egiten dituztenean sortarazten dizkieten kezkak eta aukerak azaldu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide