Orion Bigarren Eskuko Azoka egingo dute larunbatean

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 17a

Birziklatzea eta berrerabiltzea dira ingurumena zaintzeko giltza. Hori dela eta, herritar batzuk behar ez dituzten objektuak beste herritar batzuk aprobetxa ditzaten, hileko hirugarren asteburuan Bigarren Eskuko Azoka egiten da. Urrian aukeratutako eguna hurrengo larunbata izango da. Azoka 10:00etan irekiko dute, eta 15:00ak ingurura arte izango da zabalik. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, eguraldi txarra egingo balu, pilotalekuan egingo lukete. 11:00etan emango zaio hasiera azokari. Udalaren kontu azpiegitura Herritarren batek Bigarren Eskuko Azokan salmenta gunea jarri nahiko balu, aldez aurretik egin beharko du eskaria udaletxera, 943-83 03 46 telefonora deituta. Bihar izango da izena emateko azken eguna. Udalak mahaiak eta astoak jarriko ditu eta herritar bakoitzak muntatu beharko du postua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide