Orion euskaraz ikasteko bi talde sortu dira. Lehenengoa euskalduntze 0 mailakoa da, euskaraz ikasten hasi nahi dutenentzat. Bigarrena, berriz, alfa-EGA mailakoa da, alfabetatu eta EGA titulua atera nahi dutenei zuzendua.
Bi taldeak txikiak dira eta oraindik izena emateko aukera dagoela azaldu dute AEKtik.