Giro aparta izan da Getariako IX. Surf Txapelketa Herrikoian

Getariako Hitza 2012ko urriaren 16a

Giro aparta izan zen asteburuan Gaztetapen, Getariako IX. Surf Txapelketa herrikoiaren baitan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostiralean haurrak izan ziren protagonistak. Herriko gazteek  sekulako maila dutela erakutsi zuten eta  maniobra ikusga...

Giro aparta izan zen asteburuan Gaztetapen, Getariako IX. Surf Txapelketa herrikoiaren baitan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ostiralean haurrak izan ziren protagonistak. Herriko gazteek  sekulako maila dutela erakutsi zuten eta  maniobra ikusgarriak eskaini. Neska bakarrak hartu zuen parte txapelketan, Ane Kanposek, eta 16 urtez azpiko mailan txapeldunorde geratu zen.
Larunbatean itsaso handia zegoela-eta, olatu “apartak” izan ziren. Hori dela eta, surflariek maila ona erakusteko aukera izan zuten.
Txapelketa amaitzean, parrillada “eder ta alaia” egin zuten, eta gero sari banaketen eta zozketen txanda izan zen.
Gaztetape Surf Elkarteak balorazioa oso ona egin du orohar,  baina hurrengo urteetarako nesken eta surflari helduen parte hartzea bultzatu nahi du.

DSC_0150 IX. Surf Body Txapelketa Herrikoia Getarian. IX. Surf Body Txapelketa Herrikoia Getarian. IX. Surf Body Txapelketa Herrikoia Getarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide