Corrugadosen inguruko epaiketa ez da hasi, eta langileak eta zuzendaritza negoziatzen ari dira Bilboko epaitegian

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 16a

Goizeko hamarrak aldera zen hastekoa Corrugados Azpeitia enpresatik kaleratutako 60 langileen inguruko epaiketa, Bilboko Justizia Auzitegi Nagusian. Baina ordubata pasatxo da, eta oraindik ez dago argi epaiketa egingo duten ala ez. Izan ere, negoziazio eremu bilakatu da epaitegia. Alfonso Gallardo Taldeak, lantegiaren jabeak, kosta ala kosta epaiketa bertan behera uztea nahi du. Zuzendaritzak kalte-ordain hobea eskaini die langileei, lau hilabete gehiagokoa. Baina eztabaida "desbideratu" nahi duela diote langileek; epaiketa aurreko maniobra dela, eta ez dela nahikoa. "Berme batzuk behar ditugu berriz lanean hasteko", adierazi du Esteban Camposek, langileen LABeko ordezkariak. Azpeitiko enpresako langileen LAB eta ELAko ordezkariek kaleratzeen aurrean jarritako salaketaren inguruko epaiketa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide