Zarautz Arraun Elkarteak cava azoka antolatu du hil bukaerarako

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 16a

Zarautz Arraun Elkarteak I. Cava Azoka antolatu du urriaren 31etik azaroaren 4ra bitarterako. Jakinarazi duenez, errugby taldeak egiten duten garagardo azokaren antzekoa izango da: Munoan aterpe bat jarriko dute, mahaiekin eta eskenatokiarekin, eta jendeak txartelak erosi ahalko ditu, jan eta edaria lortzeko. Jende mordoa behar dute antolatzaileek, barraren alde batean zein bestean egoteko. Hori dela eta, boluntario moduan lan egiteko prest daudenei dei egin diete. Herritarrei bertaratzeko ere eskatu diete, “mokadutxoa jan, eztarria busti eta giro ederrean gozatzeko”  

Zarautz Arraun Elkarteak I. Cava Azoka antolatu du urriaren 31etik azaroaren 4ra bitarterako. Jakinarazi duenez, errugby taldeak egiten duten garagardo azokaren antzekoa izango da: Munoan aterpe bat jarriko dute, mahaiekin eta eskenatokiarekin, eta jendeak txartelak erosi ahalko ditu, jan eta edaria lortzeko.

Jende mordoa behar dute antolatzaileek, barraren alde batean zein bestean egoteko. Hori dela eta, boluntario moduan lan egiteko prest daudenei dei egin diete. Herritarrei bertaratzeko ere eskatu diete, “mokadutxoa jan, eztarria busti eta giro ederrean gozatzeko”

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide