Iraurgi Lantzenek autonomo eta hamar langile baino gutxiago duten enpresei zuzendutako Inplantalari Ekimen pilotua jarri du abian. Honen bidez, IKT erabilerak sustatuko dituzte, eta lehiakortasuna eta ekoizpena hobetzeko aholkulari teknologiko bat izango dute, doan.
Ekimenaren inguruko informazio gehiago www.euskadinnova.net helbidean edo Iraurgi Lantzeneko 943-85 11 00 telefonoan aurki daiteke.