Deshazkundearen inguruan hainbat ekimen izango da gaurtik igandera

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko urriaren 16a

«Gure inguruan hain presente dagoen krisia kontuan hartuta», aurten deshazkundearen inguruan antolatu dute Elkartasun Astea. Ekoizpen ekonomikoaren kontrolpeko murrizketa arautua sustatzearen aldeko kontzeptua da honakoa, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua ezartzeko helburuarekin. Gaurtik igandera bitartean, askotariko ekimenak izango dira herrian, Bizi hobeto gutxiagorekin lelopean. «Egunerokorako aholku ederrak emango dizkigute eta ziurrenik guztiontzat lagungarri izango dira», diote antolatzaileek. Zarauzko gobernuz kanpoko hamalau erakundek jarri dute «hondar aletxoa» zazpigarren urtez Elkartasun Asteko egitaraua prestatzeko; Palenqueko Lagunak, Caritas, Elan-Euskadi, Ori-Zautz, Africa Directo, Chernobilen Lagunak, Hegolan, Gurutze Gorria, Gure Wasi, Tau Fundazioa, Proyde-Proega, Calcuta Ondoan, Saharautz eta Acoes Honduras elkarteek hain zuzen. Hatorr2012 auzolanean proiektuarekin ere bat egin dute, eta larunbatean Torreoira joango dira dira, bertan danda egitera. ———————————- Egitaraua Urriak 16, gaur -20:00. Cooperako GKEko Tereseren eskutik, Erosketa arduratsua egiteko aholkuak hitzaldia, Antoniano aretoan. Urriak 17, bihar. Pobreziaren Aurkako Eguna -20:00. Toni Lodeiro kataluniarrak bere liburu Gutxiago kontsumitu hobeto bizitzeko liburuan oinarritutako hitzaldia emango du, Antoniano aretoan. Urriak 19, ostirala -20:00. Bideo foruma: Obsolescencia programada. Antoniano kultur aretoan. Urriak 20, larunbata -Goizean zehar. Hatorr 2012 auzolanak antolatutako danda-rekin bat egingo dute: Torreoia txukundu. -Arratsaldean zehar. Haurrentzat jaia kalean: txapak egiteko tailerra, aurpegiak pintatzeko tailerra, ipuin kontalaria, birziklatze tailerraeta buruhandiak. -17:00-20:00. Gauzen historioa [...]

Orain urte batzuetako Elkartasun Asteko ekimenetako bat (Aritz Mutiozabal/Hitza)

«Gure inguruan hain presente dagoen krisia kontuan hartuta», aurten deshazkundearen inguruan antolatu dute Elkartasun Astea. Ekoizpen ekonomikoaren kontrolpeko murrizketa arautua sustatzearen aldeko kontzeptua da honakoa, gizakia eta naturaren arteko harreman orekatua ezartzeko helburuarekin. Gaurtik igandera bitartean, askotariko ekimenak izango dira herrian, Bizi hobeto gutxiagorekin lelopean.

«Egunerokorako aholku ederrak emango dizkigute eta ziurrenik guztiontzat lagungarri izango dira», diote antolatzaileek.

Zarauzko gobernuz kanpoko hamalau erakundek jarri dute «hondar aletxoa» zazpigarren urtez Elkartasun Asteko egitaraua prestatzeko; Palenqueko Lagunak, Caritas, Elan-Euskadi, Ori-Zautz, Africa Directo, Chernobilen Lagunak, Hegolan, Gurutze Gorria, Gure Wasi, Tau Fundazioa, Proyde-Proega, Calcuta Ondoan, Saharautz eta Acoes Honduras elkarteek hain zuzen. Hatorr2012 auzolanean proiektuarekin ere bat egin dute, eta larunbatean Torreoira joango dira dira, bertan danda egitera.

———————————-

Egitaraua
Urriak 16, gaur
-20:00. Cooperako GKEko Tereseren eskutik, Erosketa arduratsua egiteko aholkuak hitzaldia, Antoniano aretoan.

Urriak 17, bihar. Pobreziaren Aurkako Eguna
-20:00. Toni Lodeiro kataluniarrak bere liburu Gutxiago kontsumitu hobeto bizitzeko liburuan oinarritutako hitzaldia emango du, Antoniano aretoan.

Urriak 19, ostirala
-20:00. Bideo foruma: Obsolescencia programada. Antoniano kultur aretoan.

Urriak 20, larunbata
-Goizean zehar. Hatorr 2012 auzolanak antolatutako danda-rekin bat egingo dute: Torreoia txukundu.
-Arratsaldean zehar. Haurrentzat jaia kalean: txapak egiteko tailerra, aurpegiak pintatzeko tailerra, ipuin kontalaria, birziklatze tailerraeta buruhandiak.
-17:00-20:00. Gauzen historioa bideoa emango dute, Musika Plazan.

Astean zehar
-Egunean zehar. Urtero legez, herriko eskoletara joango dira 11-12 urte bitarteko haurrei bideo bat erakusteko. Aurten Mozambiqueko haurren egunerokoa erakutsiko du Eneko Solabarrieta zarauztarrak eta bertan bizitako esperientzia kontatu.  Berak sortu du bideoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide