Zarautzen nortasuna islatzen dituen hamar ikus-entzunezko sortuko ditu Debolexek

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 15a

“Postal batean kabitzen ez den Zarautz” erakusteen dituzten hamar ikus-entzunezko labur osatuko ditu Debolex ekoiztetxeak, Zarauzko Udalaren enkarguz. Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek adierazi duenez, zarauztarrak batzen dituen hainbat alor islatuko dute lan horiek: “Zarautz herri turistikoa da, itsasoa eta hondartza ditu…Hala ere, herritarrak batzen dituen hainbat klabe ere baditugu. Alor horiek balorean jarri nahi izan ditugu”. Herritar oro identifikatzen duen gaien inguruko gaiak landu dituzte ekoiztetxeko kideek, “barrutik”: Zarautz eta itsasoa, zarauztarrak eta bizikleta, Zarauzko frontoiak, Euskal Jaia, uda eta jaiak, merkatua eta merkataritza eta garai bateko Zarautz eta ofizio zaharrak, besteak beste. Dagoeneko bi osatu dituzte, eta hirugarren eta laugarrena lantzen ari dira. Bi urtean egingo dituzte guztiak. Azaroan horietako lau erakusteko asmoa dute, Modelo Zineman.    

“Postal batean kabitzen ez den Zarautz” erakusteen dituzten hamar ikus-entzunezko labur osatuko ditu Debolex ekoiztetxeak, Zarauzko Udalaren enkarguz. Debolexeko ordezkari Natxo Escobarrek adierazi duenez, zarauztarrak batzen dituen hainbat alor islatuko dute lan horiek: “Zarautz herri turistikoa da, itsasoa eta hondartza ditu…Hala ere, herritarrak batzen dituen hainbat klabe ere baditugu. Alor horiek balorean jarri nahi izan ditugu”. Herritar oro identifikatzen duen gaien inguruko gaiak landu dituzte ekoiztetxeko kideek, “barrutik”: Zarautz eta itsasoa, zarauztarrak eta bizikleta, Zarauzko frontoiak, Euskal Jaia, uda eta jaiak, merkatua eta merkataritza eta garai bateko Zarautz eta ofizio zaharrak, besteak beste.

Dagoeneko bi osatu dituzte, eta hirugarren eta laugarrena lantzen ari dira. Bi urtean egingo dituzte guztiak. Azaroan horietako lau erakusteko asmoa dute, Modelo Zineman.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide