Gaur hasiko dira Goiko Kaleko Festak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, larunbatean bertso afaria egingo dute Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin. Txartelak salgai daude 25 eurotan Kolon Txikin.
Egitaraua
Urriaren 12a, gaur.
-17:00etan, herri kirolak haurrentzat Pillikun.
- 19:30ean, buruhandiak eta trikitilariak.
-20:00etan, Atera trapuak festen hasiera ekitaldia eta pintxo txikiteoa. Buruhandineko sagardotegia ere pintxo-poteoan.
-22:00etan, bingoa tabernan.
-23:30ean, kontzertu akustikoa.
Urriaren 13a, bihar.
-10:00etatik aurrera, azoka.
- 16:30ean, kronoigoera mantsoa eta zinta karrera.
- 18:00etan, Bertsoharitza ipuin kontaketa.
- 21:30etik aurrera, bertso afaria festetako tabernan.
Urriaren 14a, igandea.
-11:00etan, txistularien diana.
- 12:00etan, kantu jira.
- 12:30ean, patata tortilla lehiaketa (jasotzeko azken ordua).