Gazta dastatze gidatua izango da ostiralean Iturraranen

Karkara.eus 2012ko urriaren 11

Iturraran baserria ezagutzeko aukera ere izango da

Pagoetako arbasoen urratsak izenburupean, kultur ondarea den Iturraran baserrian, gazta dastatze gidatua izango da ostiralean, urriaren 12an. Bisitaren hasieran Iturraran baserria ezagutzeko aukera e...

Iturraran baserria ezagutzeko aukera ere izango da

Pagoetako arbasoen urratsak izenburupean, kultur ondarea den Iturraran baserrian, gazta dastatze gidatua izango da ostiralean, urriaren 12an. Bisitaren hasieran Iturraran baserria ezagutzeko aukera emango dute: historia, ohiturak, antolaketa, ekoizten ziren produktuak… Ondoren, gazten dastaketa gidatua egingo du Aiako Ramon Lizeaga gaztagileak, antzinako errezetak berreskuratzen aditua denak.

  • Ordutegia: 11:00-13:30
  • Prezioa: Helduak 7 euro - Umeak (5 eta 12 urte artekoak) 3 euro.
  • Taldea: gehienez 50 lagun

Informazio gehiago nahi izanez gero hona hemen bideak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide