Oztopoen gainetik greba egin dute ikasleek

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 11

Ikasle abertzaleek greba deialdia egin zuten gaurko Espainiako Gobernuko Jose Ignacio Wert hezkuntza ministroak egin nahi duen hezkuntza erreformaren aurrean. Ikasle abertzaleek uste dute erreforma “zentralista eta inposatua” dela eta eusk...

Ikasle abertzaleek greba deialdia egin zuten gaurko Espainiako Gobernuko Jose Ignacio Wert hezkuntza ministroak egin nahi duen hezkuntza erreformaren aurrean. Ikasle abertzaleek uste dute erreforma “zentralista eta inposatua” dela eta euskal herritarren eskubideak aldarrikatzeko kalera atera dira.

Oteiza Lizeoko ikasleek salatu dutenez, zuzendaritzatik ez zieten “greba bozkatzeko baimenik eman, greba eguna aldarrikapen gisa erabiliko ez genuela pentsatzen zutelako». Dena dela, ozptopoen gainetik Oteizako ikasleek greba bozkatu egin dute eta klasera agertu ziren 317 ikasletatik 274 baiezkoa bozkatu zutenez kalera atera dira. 15 minutuko elkarretaratzea egin dute ikastetxe aurrean eta 45 minutukoa udaletxe aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide