UROLA KOSTAKO HITZA eskualdeko eta Gipuzkoako hainbat neskek sortu duten giza-proba taldearekin izan da euren erronka berria ezagutzeko. Orioko biribilgunetik pasatzen diren asko harrituta geratuko dira, neska koadrila bat harritzar bati tiraka ikustean. Emakumezkoen giza-proba taldeko kideak dira denak, erronka botata giza-proba giroan murgiltzea erabaki dutenak. Historikoki giza proba gizonezkoen kirola izan bada ere, zortzikoteak emakueek ere giza proban aritu daitezkeela erakusten ari dira herriz herri. «Indarra beharrezkoa da, baina erresistentzia da garrantzitsua, 20 minutuz harriari tiraka aritu behar baitugu» azaldu dute giza-probako parte-hartzaileek.