Pablo VI.eko erdiko kalean aldaketak egingo dituzte

Nerea Uranga 2012ko urriaren 11

Azpeitiko Udala Pablo VI. auzoan hainbat obra egiten ari da, auzunearen erdiko kalean autoentzako norabidea aldatzeko helburuarekin. Behin lanak bukatutakoan, autoak Betharram ikastetxe aldetik kale horretara sartu beharrean, alderantziz sartu beharko dute; hau da, O’clock akademia dagoen aldetik. Lanak, datorren asterako bukatuta egongo direla aurreikusten dute Azpeitiko Udaleko arduradunek. Pablo VI.a auzoko lan hauek bertako bizilagunek egindako eskaerari erantzuteko direla azaldu dute udaletik. «Denon Artean parte-hartze kanpainaren baitan behar hori azaldu zuten bizilagunek. Izan ere, orainarte behin erdiko kaletik igaroz gero, berriro Pablo VI.a auzunera sartzeko auzotik irten beharra zegoen halabeharrez». Orain, erdiko kaleko autoen norabidea aldatuta, autoz auzuneko kalek jarraian pasatzeko aukera izango da. Horrez gain, kale horretako autoen norabidea aldatuta, Artzubiako biribilguneak jasaten duen trafikoa arintzea espero du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide