Arozena hotelean izan ziren atzo EAJko kideak, hauteskunde kanpainaren barruan mitin bat emateko. Aurrena kalean elkartu ziren, eta besteak beste bertan bildu ziren Joseba Egibar Gipuzkoako zerrendaburua, Markel Olano diputatu nagusi ohia, Alex Etxeberria hautagai azpeitiarra eta Josetxo Mendizabal Zestoako EAJko bozeramalea. Mitinean Egibarrek esan zuen EAJk duela “herri honen etorkizuna bermatzeko sinesgarritasuna, bere ibilbideagatik eta proiektuagatik”. Ezker abertzalearen kontrako adierazpenak ere egin zituen bertan. Adibidez, esan zuen ezker abertzalearen “harropuzkeria onartezina” dela.

