Iragana eta oraina lotuko dituzte bihar Zubiriak, Duhaldek eta Etxartek

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 10a

Tradizioa, herentzia eta sorkuntza propioa, hiru alor horiek uztartuko ditu Zarautz Abesbatzak udalaren, Nafarroako Rural Kutxaren eta Elkarren laguntzarekin biharko antolatu duen kontzertuak. Garai bakoitzaren ordezkari gisa igoko dira taula gainera Niko Etxart, Amaia Zubiria eta Anje Duhalde. Aritzbatalde kiroldegian izango da, 22:00etatik aurrera. Kantaldi «esanguratsua» izango dela ohartarazi du Elkar argitaletxeko musika arduradun Anjel Valdesek, ikusleengan «arrastoa» utziko duela. «Ez da abesti askoren jarraipen bat izango; gure historia kontatuko da bertan». Euskal kultura oraindik «oso prekarioa» zenean, berpizkundea izan eta kantua «herritarren aldarrikapenen eta ametsen gidari» bihurtu zela gogoratu du. «Kantuak gizartearen hobekuntza maila gidatzen jarraitzen du eta jarraituko du, beti. Egun, beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa da kantuak bere horretan duen indarra. Gauzak aldakorrak diren garaietan iraunkorrak direnei heldu behar diegu». Hortik datorkio izena ekimenari: Lehen, orain eta beti. Horrekin batera, emanaldi ludikoa ere izango dela nabarmendu du, «doinu ederrez» osatuta, eta «une distiratsuak» ere eskainiko dituzte hiru abeslariek. Kontzertua in crescento joango da, «emoziotik tentsioraino». Zubiriak hasiko du emanaldia, abesti hunkigarriekin. Etxartek jarraituko dio, bere talde bereziarekin. Armonika, gitarra, txirula eta beste hainbat musika tresnaren laguntzarekin, iparraldeko tradizioa irudikatuko du Zarautzen, eta rock-blues-folk doinuekin partekatu. Duhaldek emango dio amaiera, «ohiko doinu rockeroekin». Tarteka elkarrekin ere abestuko dute. «Ikuskizuna [...]

Tradizioa, herentzia eta sorkuntza propioa, hiru alor horiek uztartuko ditu Zarautz Abesbatzak udalaren, Nafarroako Rural Kutxaren eta Elkarren laguntzarekin biharko antolatu duen kontzertuak. Garai bakoitzaren ordezkari gisa igoko dira taula gainera Niko Etxart, Amaia Zubiria eta Anje Duhalde. Aritzbatalde kiroldegian izango da, 22:00etatik aurrera.
Kantaldi «esanguratsua» izango dela ohartarazi du Elkar argitaletxeko musika arduradun Anjel Valdesek, ikusleengan «arrastoa» utziko duela. «Ez da abesti askoren jarraipen bat izango; gure historia kontatuko da bertan». Euskal kultura oraindik «oso prekarioa» zenean, berpizkundea izan eta kantua «herritarren aldarrikapenen eta ametsen gidari» bihurtu zela gogoratu du. «Kantuak gizartearen hobekuntza maila gidatzen jarraitzen du eta jarraituko du, beti. Egun, beraz, inoiz baino garrantzitsuagoa da kantuak bere horretan duen indarra. Gauzak aldakorrak diren garaietan iraunkorrak direnei heldu behar diegu». Hortik datorkio izena ekimenari: Lehen, orain eta beti.
Horrekin batera, emanaldi ludikoa ere izango dela nabarmendu du, «doinu ederrez» osatuta, eta «une distiratsuak» ere eskainiko dituzte hiru abeslariek. Kontzertua in crescento joango da, «emoziotik tentsioraino». Zubiriak hasiko du emanaldia, abesti hunkigarriekin.
Etxartek jarraituko dio, bere talde bereziarekin. Armonika, gitarra, txirula eta beste hainbat musika tresnaren laguntzarekin, iparraldeko tradizioa irudikatuko du Zarautzen, eta rock-blues-folk doinuekin partekatu. Duhaldek emango dio amaiera, «ohiko doinu rockeroekin». Tarteka elkarrekin ere abestuko dute. «Ikuskizuna eszenatokian ez ezik, gutako bakoitzarengan ere egongo da, publikoan», ohartarazi du Valdesek.
Kontzertura joan nahi dutenek Zarauzko Turismo Bulegoan eskuratu ahalko dituzte sarrerak, aldez aurretik. Txartel bakoitzak 18 euroko kostua izango du.
Egunean bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, leihatilan.
Ekitaldi ugari
Zarautz Abesbatzak hainbat ekitaldi antolatu ohi du urtean zehar, haurren bi harrobiak animatzeko. Iaz, esaterako, Oinkari dantza taldearen emanaldi «arrakastatsua» prestatu zuten. Aurten bide horretatik jarraitzea erabaki dute, beraz. Hori dela eta erabaki dute Zubiria, Etxart eta Duhalde elkartzea. «Ziur gaude hiruek duten guztia emango dutela».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide