Zestoako Udalak, kiroldegiko arduradunekin batera, ikasturte berrirako kirol ikastaroen eskaintza zabala dute antolatuta. Zestoako kiroldegian, Idiazpin, Arroagoian, Arroabean eta Aizarnan antolatu dituzte saioak. Zestoako kiroldegian eta Idiazpin bederatzi ikastaro desberdin jarri dituzte aukeran: mantentze gimnasia, erretiratuentzako gimnasia, Streching (luzaketak), Integral Fit (Fit Pump eta Balance konbinatuta), Fit Pump (Aerobikaren eboluzioa), Balance (Tai Chi, Yoga, luzaketa eta oreka mungimenduetan oinarrituta), Cycling (bizikleta estatikoan), Karatea eta Pilates ikastaroak. Arroagoian, Arroabean eta Aizarnan, berriz, hiru ikastaro egiteko aukera jarri dute Zestoako kiroletako arduradunek: mantentze gimnasia, Integral Fit eta Balance. Kiroletako ikastaroen ordutegien eta kuoten berri jakiteko Zestoako kiroldegira jo behar da edota 943-147942 telefono zenbakira deitu daiteke.
