Putzuzuloren zazpigarren urteurrena dela eta, bihar asanblada berezia egingo dute 18:00etan. Bertan urrian eta azaroan zehar egingo dituzten ekintzak jorratuko dituzte. Bestalde, logo txapelketak orain arte izan duen parte hartze eskasa dela-eta, lanak aurketzeko epea urriaren 10era arte luzatu dutela jakinarazi dute. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek www.putzuzulo.net webgunea bisita dezakete.
Irudia: Street Boulder Poteoa, seigarren urteurrenean.