Hauteskunde kanpainako ekimenak izango dira Aian eta Orion

Karkara.eus 2012ko urriaren 9a

Urriaren 11n EAJko eta EH Bilduko ordezkariak izango dira Orion

Hauteskunde kanpainan murgilduta gauden honetan, ekitaldi politikoak egingo dituzte EAJk eta EH Bilduk Aian eta Orion.

Orion urriaren 11n egingo dituzte beren ekitaldiak bi alderdiek. EA...

Urriaren 11n EAJko eta EH Bilduko ordezkariak izango dira Orion

Hauteskunde kanpainan murgilduta gauden honetan, ekitaldi politikoak egingo dituzte EAJk eta EH Bilduk Aian eta Orion.

Orion urriaren 11n egingo dituzte beren ekitaldiak bi alderdiek. EAJk oraindik ez ditu zehaztu ekitaldian izango diren parte-hartzaileak eta ekitaldiaren ordutegia, baina ondorengo orduetan emango dute jakitera informazio hori. EH Bilduk, bestalde, iluntzeko 19:30ean jarri du hitzordua.

Plazan argazkia egingo dute lehendabizi, eta, ondoren, Marian Beitialarrangoitia, Rebeka Ubera eta Beñat Solaberrietak hitzaldia emango dute Kultur Etxean. 

Aian, EH Bilduri babesa emateko pare bat ekimen antolatu ditu Aiako Bilduk. Pagoetara mendi irteera egingo dute goizeko 09:00etan Aiako plazatik eta argazkia aterako dute gurutzean. Handik berriz ere plazara itzuliko dira, eta hamaiketakoa emango diete bertaratzen direnei. Urriaren 19rako, triki-poteoa antolatu dute iluntzeko 19:30ean eta parte hartzen dutenei mokadutxoa emango diete bukatzean.

Azkenik, urriaren 13an, larunbata, BECen, EH Bilduk egingo duen ekitaldira joateko autobusak antolatzen dabiltza, eta joan nahi dutenek Orioko Kolon Txiki tabernan dute izena emateko aukera.

Herritarrak zerrendetan

Aiar bat eta oriotar aurkeztu dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara. EAJtik ordezko bezala aurkeztu da Mari Angeles Lazkano aiarra eta PSE-EEtik 17.a da zerrendan Ana Priede oriotarra. Gainontzeko alderdiek ez dute aiarrik edo oriotarrik beren zerrendetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide