Zumaiako Ikasle Mugimenduak mobilizazioak antolatu ditu etzirako

Urola Kostako Hitza 2012ko urriaren 9a

Ikasle greba izango da etzi, eta Zumaiako Ikasle Mugimenduak bat egingo du protestarekin, hainbat mobilizazio antolatuz. "Espainiko Estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeek egindako deialdiarekin bat egin dugu", adierazi dute kideek. 10:00etan bizi-pitada abiatuko da institututik. Jarraian, eskuorriak banatuko dituzte. Ondoren, hezkuntzaren inguruko eztabaida izango da. Eta kalejira aldarrikatzailearen ostean, bazkaria eta jolasak izango dira Zumaiako gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide