Aimar Irigoienek irabazi du Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa seigarren urtez jarraian. Errezildarrak berdindu egin du iazko marka (12.462 kilo, 107 jasoaldi eginda), eta seigarren aldiz jantzi du txapela, Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.-a txapeldunordeari 1.312,5 kilo eta hamaika jasoaldiko aldea aterata. Larunbatean jokatu zuten txapelketa, Labaiengo (Nafarroa Garaia) herriko plazan.
Irudiak: Legarra.