Talamendiko magalaren zati bat erre da, sute baten ondorioz

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 9a

Atzo eguerdi partean sutea izan zen Talaimendi mendiaren magalean, eta azalera handi bat erreta geratu da horren ondorioz. Garren neurriaren zenbatekoa argi erakusten du zelai berdeen artean ikusten den zatia beltzak. Sutea 13:30ak ingururako kontrolatuta zuten suhiltzaileek. Bizilagun baten abisua Atzo 11:34ean Zarauzko Udaltzaingoak Zarauzko bizilagun baten deia jaso zuen, Talaimendi mendiaren magala sutan zegoela ohartaraziz. Zehazki araztegia eta goiko kanpinera igotzeko pasabidearen arteko eremua izan zen erretzen ari zen eremua, eta hondartzatik argi ikus zitekeen kea. Berehala bertaratu ziren suhiltzaileak sutearen gunera: bi kamioi eta auto bat, zehazki. Hasiera batean suhiltzaileak behekaldetik sua itzaltzen saiatu ziren, baina garrek azalera handia hartzen zuela ohartuta, Zarauzko kanpinera igo zen kamioi bat, eta bestea behekaldean geratu zen; Biotopoaren pasabidean, hain zuzen ere. Ikerketa zabalik Ezustean hartu ditua suteak herritarrak, eta Jabier Etxaburu Udaltzaingoaren arduradunak jakinarazi duenez, kea «oso deigarria» izan da. Gertakaria argitzeko ikerketa abiatuko dute. Argazkiak hemen klikatuta ikus daitezke.

Azalera handia hartu zuten garrek atzo Talaimendin (Aiora Larrañaga/Hitza)

Atzo eguerdi partean sutea izan zen Talaimendi mendiaren magalean, eta azalera handi bat erreta geratu da horren ondorioz. Garren neurriaren zenbatekoa argi erakusten du zelai berdeen artean ikusten den zatia beltzak. Sutea 13:30ak ingururako kontrolatuta zuten suhiltzaileek.

Bizilagun baten abisua
Atzo 11:34ean Zarauzko Udaltzaingoak Zarauzko bizilagun baten deia jaso zuen, Talaimendi mendiaren magala sutan zegoela ohartaraziz. Zehazki araztegia eta goiko kanpinera igotzeko pasabidearen arteko eremua izan zen erretzen ari zen eremua, eta hondartzatik argi ikus zitekeen kea.

Berehala bertaratu ziren suhiltzaileak sutearen gunera: bi kamioi eta auto bat, zehazki. Hasiera batean suhiltzaileak behekaldetik sua itzaltzen saiatu ziren, baina garrek azalera handia hartzen zuela ohartuta, Zarauzko kanpinera igo zen kamioi bat, eta bestea behekaldean geratu zen; Biotopoaren pasabidean, hain zuzen ere.

Ikerketa zabalik
Ezustean hartu ditua suteak herritarrak, eta Jabier Etxaburu Udaltzaingoaren arduradunak jakinarazi duenez, kea «oso deigarria» izan da. Gertakaria argitzeko ikerketa abiatuko dute.

Argazkiak hemen klikatuta ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide