Agiro Mendi Taldeak iganderako helduentzako mendi zeharkaldia antolatu du. Egingo duten ibilbidea 24 kilometrokoa da eta sei ordu ingurukoa dela diote: Tolosa- Erniozabal-Uraitz-Aizpel- Ernio- Zestoa. Mendi ibilaldian parte hartzeko izena Zestoako kiroldegian eman behar da osteguna baino lehen. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 7 euro. Igandean 07:30ean irtengo dute autobusez Gurutzetik.