Sutea Talaimendin

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 8a

Talaimendi erretzen ari da, zehazki araztegia eta goiko kanpinera igotzeko pasabidearen arteko eremua dago sutan. Zarauzko Udaltzaingoak 11:34ean bizilagun baten deia jaso du, suteaz ohartarazten. Berehala bertaratu dira suhiltzaileak: bi kami...

488033_10152168258415352_114310683_n IMG_1212 IMG_1218 IMG_1222 IMG_1229 IMG_1219

Talaimendi erretzen ari da, zehazki araztegia eta goiko kanpinera igotzeko pasabidearen arteko eremua dago sutan. Zarauzko Udaltzaingoak 11:34ean bizilagun baten deia jaso du, suteaz ohartarazten. Berehala bertaratu dira suhiltzaileak: bi kamioi eta auto bat. Udaltzainek gune itxi dute, eta suhiltzaileak sua itzaltzeko lanetan ari dira; dagoeneko kontrolatuta dagoela jakinarazi dute. Jabier Etxaburu Udaltzaingoaren arduradunak jakinarazi duenez, kea “oso deigarria” da. Gertakaria argitzeko ikerketa zabalduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide