Zarauzko Udaleko parekidetasun sailak “Emakumea” sentsibilizazio kanpaina abiatu du. Emakumea hizpide duten banakako mahai-zapiak banatuko ditu kanpainan parte-hartu nahi duten herriko ostalaritza-establezimenduetan. Interesa duten jatetxe eta tabernek 943 005 117 telefonora deituta batu daitezkeela ekimen honetara. Ekimena Zarauzko taberna eta jatetxe guztientzat zabalik dago.
Mahai-zapietan, “emakumeak” gaia abiapuntu hartuta, idatzitako bertso eta irudi bana azaltzen dira. Bertsoak Uxue Alberdik eta Ainhoa Agirrezaldegik egin dituzte; irudiak, berriz, Aitor Larrañagak.
