Txirrindulari bat zauritu da errepidean Zestoan

Zestoako Hitza 2012ko urriaren 8a

Txirrindulari bat zauritu zen atzo arratsaldean Zestoan, lur orotako ibilgailu edo todoterreno baten kontra izandako istripua medio, N-634 errepidean. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Arratsaldeko seiak aldean izan zen ezbeharra, N-634 errepidean, Zestoa pareko bidegurutzean, Azpeitiarako norantzan. Arantzazu ospitalera eraman zuten zauritua.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide