Imsersoko bidaietarako argibideak eman ditu Gizarte Zerbitzuak sailak

Zestoako Hitza 2012ko urriaren 8a

Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, Imsersoko bidaiatarako izena emanda duten pertsonek lehenbailehen (Urriak 10 asteartea baino lehen) hurrengo telefono zenbakira deitu behar dute: 901109899. Telefono horretara deituta, Imserso...

Zestoako Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik jakinarazi dutenez, Imsersoko bidaiatarako izena emanda duten pertsonek lehenbailehen (Urriak 10 asteartea baino lehen) hurrengo telefono zenbakira deitu behar dute: 901109899. Telefono horretara deituta, Imsersoko bidaiarako kodigo bat emango zaie eta bertan argibideak eskatu beharko dituzte.
Udalekoen arabera, aurten Imsersoren aldetik ez dute notifikazio eskutitzik jasoko adinekoek, beraz derrigorrezkoa da bihar (asteartea) baino lehen aurrez aipatutako telefono horretara deitzea. Imserson eskaria egin gabe dutenek ere gaur (astelehena) bertan egin beharko dute eskaera udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegoan, bihar (asteartea) epea bukatzen baita. “Aurten ez dute abisurik eman ez udaletxeetan ez beste inon beraz azkar ibiltzea eta telefono horretara deitzea derrigorrezkoa da”, azaldu dute Gizarte Zerbitzuetatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide