Jende ugari bildu da Hatorr2012 auzolanera proiektuaren aurkezpenean

Zarauzko Hitza 2012ko urriaren 6a

Jende ugari gerturatu da gaur eguerdi partean Musika Plazara, Hatorr2012 auzolanera proiektua ezagutzera. Auzolana “deskubritu eta gaurkotzea” da egitasmo horren helburua, eta Torreoia zaharberritzea dute aurrera begirako erronka. Lehenbiz...

Jende ugari gerturatu da gaur eguerdi partean Musika Plazara, Hatorr2012 auzolanera proiektua ezagutzera. Auzolana “deskubritu eta gaurkotzea” da egitasmo horren helburua, eta Torreoia zaharberritzea dute aurrera begirako erronka. Lehenbiziko urratsa urriaren 20an emateko asmoa dute: XX. mendeko eraikin horren inguruko gunea txukundu, erretenak garbitu, ubidea eta egurrezko eskailerak konponduko dituzte, besteak beste.

Proiektua sortu dutenek euren asmoak herritarrei jakinarazteko erakusketa antolatu dute gaur Alde Zaharreko plazan eta haurrentzat hainbat tailer antolatu. Egitasmoaren inguruko informazio banatu diete herritarrei eta torreoiari zein erabilera eman dakiokeen galdetu.

Datorren larunbatean, hilaren 13an, ere izango da egitasmoa ezagutzeko aukera, Musika Plazan 10:00etatik 14:30era.

IMG_6850 IMG_6840 IMG_6844 IMG_6847 IMG_6848

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide